XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguzkirik ez dagoenean ere lanean jarrai lezake sistemak itsasoko tenperatur diferentziak horregatik ez bait dira aldatzen.

Elektra energiaren kontsumo diferentziei erantzuteko, nolabait metatu beharra legoke sortutako energia.

Horretarako itsasoko uraren elektrolisia egin daiteke eta hidrogenoa eta oxigenoa atera.

Hidrogenoa ontzitan edo hodien bidez beste leku batetara eramanen da hidrokarburuak sintetizatzeko erabiliz.

Amoniako likidoa / Amoniako lurrina / Amoniakoaren lurrintzea / Presio ttikiko Turbina / Amoniakoaren birkondensapena / Mekanik energia / Elektra energia / Alternadorea / Oxigenoa / Elektrolisia / Hidrokarburoen sintesia / Hidrogenoa / Itsasoa.

Itsasoko tenperatur diferentzia energi iturri bat izan liteke.

Sistema honek amets bat badirudi ere, nuklear energia bazter dezake.

Fotovoltaik efektoa da eguzki energia elektra energia bilakatzeko beste bide bat.

Efekto hau joan zen mendean amaitu bazen ere, 1954 urtea arte ez da erabiltzen jakin.

Argiak zenbait material jotzen duenean, elektra korronte bat sortzen du.

Batez ere siliziozko erdieroaletan gertatzen da hori.

Eguzki zelula batek siliziozko bi zati ditu, bata boro edo P erako beste inpuritate baten kontzentrapen ttiki ttiki bat duena (karga positiboen ugaritasun bat duena, alegia) eta bestea fosforo edo N erako beste inpuritate baten kontzentrapen oso ttiki bat duena (karga negatiboen ugaritasuna).

Argiaren fotoiek zelulara iristen direnean elektra karga positibo eta negatiboak liberatzen dituzte eta korronte bat sortzen dute.

Korronte honek, argi bat piz lezake edo elektramotore bat eragin.